XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biak liburu ederrak.

Baita atsegiñak ere, euskera oso ta bizian.

Orixe` k au: .

Aita Krispin Beobide (1848-1891)

Azpeiti`n jaio zan, Tolosa`n illik.

Donapaleu`n osotu zitun eliz-estudioak.

Gero Euskalerrian ibilli zitzaigun izlari, buruaren neurriko txapela zuela noski.

Euskeraz ta prantses ondo zekizkilako, bietan zan erasle kementsu.

Tolosa`n bizi zalarik argitaldu zuen Asisko Loria (1885); orduko erri euskeraren ispillu jatorra dala diosku A. Villasante`k.

San Frantziskoren bizitza au, berriz ere, oraintsu atera du Auspoa liburutegiak, 414 orrialdeko ale mardulean.

Beste au ere utzi zigun: Jesus Aurraren Bederatziurrena (1887).

José Bentura Landa (1871-1955)

Itziartarra semez.

Aretxabaleta`n, Murelaga`n eta Deba`n arimazai egona, ta Berga`n artzipreste edo apaiz-nausi.

Buru-langille trebea, gogapenai tiuz gorputza ematen zikina.

Deba`n zegola idatzi zuen Euskerazko Itzaldiak(30 guztiz, 1907).

Urte aietan Gazteiz`ko kanonigu zan Mateo Muxika jaunak erantsi zion itzaurrea.

Idazkera argi ta neurtuan biribilduak dira itzaldiok.

Txomin Agirre (1864-1920)

Ona ta zintzoa genduan ondarrutar au.

Ta bera izan ez bakarrik, beste asko ere bide ortatik eramaten saiatu zan.

Nola ote? Liburuen bitartez, era askotara ona egin dezakegu-ta.

Izlari, idazle ta olerkari genduan burutik burura; bere bizitzan etzan, ez, aizearekin burrukan ibilli.